Lan istripuak

Bi langile hil dira istripuz Bizkaian

Etxebarrin gertatu da ezbeharretako bat, Arcelorren lantegian. Bestea, Zallako Presa auzoan hil da, eta, agi denez, Iberdrolako langilea zen.

2006ko urriaren 16a
15:00
Entzun
Arcelorren Etxebarriko lantegian 11:20 aldera gertatu da ezbeharra: 56 urteko behargin bat, gizonezkoa, laminazio trenak aurrea hartuta eraman du, sindikatuetako iturriek agertu dutenez. Hain justu, Arcelorreko langile batzordeak bihar eguerdiko ordubiak arte lanuztea egitea erabaki du heriotza hori salatzeko; halaber, elkarretaratzea egingo dute bihar 10:00etan lantegi atarian.

Zallako istripuari dagokionez, 12:10etan gertatu dela eta langile bat, gizonezkoa, hi dela baino ez du jakinarazi Ertzaintzak. Eitb-ren arabera, ordea, Iberdrolako langilea zen eta elektrokutatuta hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.