Bi langile larri ospitaleratu dituzte, AHTaren lanetan izandako leherketa baten ondorioz

2012ko otsailaren 6a
17:49
Entzun

Bi langile larri ospitaleratu zituzten ostiralean Gurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia), Antzuolako (Gipuzkoa) AHTaren lanetan leherketa bat izan ondoren. 33 eta 27 urteko gizonezkoak dira eta, medikuaren txostenaren arabera, erredurak dituzte eta aireztapen mekanikoaren beharra dute.

33 urteko langileak "bigarren erdimailako" erredurak ditu gorputzaren %5ean, baita "orno-haustura bat" ere. 27 urteko gizonezkoak gorputzaren %20an ditu erredurak, mediku txostenean jaso dutenez.

Osalanek ikerketa abiatu du istripuaren arrazoiak argitzeko.



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.