Bi lege, bertan behera

2015eko irailaren 14a
15:45
Entzun

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du Kataluniak Ogasun propioa izateko onartu zuen legea. Espainiako Gobernuaren helegitea onartuta, bost hilabetez utzi du bertan behera lege hori. Madrilek argudiatu du lege horren laugarren artikuluan Espainiako zenbait funtzionario Generalitatearen organigraman sartzea aurreikusten dela, hala nahi badute. Komunikazio elektronikoei zerga bat jartzeko onartutako legea ere bertan behera utzi du, bere eskumenetan ez dagoela argudiatuta.

Neus Munte Generalitateko presidenteorde eta bozeramaileak esan du "itolarriaren" beste adierazpen bat dela Konstituzionalaren erabakia: "Penagarria da gobernuak arazo sozial bati erantzuteko edo politika sozialetarako dirua biltzeko erabaki bat hartzen duen bakoitzean beti bertan behera utziz, ukatuz edo oztopatuz erantzutea". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.