Bi lehergailu indargabetu dituzte Bidaxunen

Etxe agentzia eta turismo bulego baten atarietan zeuden.

2008ko apirilaren 23a
17:42
Entzun
Frantziako Poliziak bi lehergailu indargabetu ditu gaur goizean Bidaxunen (Lapurdi), etxe agentzia eta turismo bulego baten atarietan. Bietan 1,8 kiloko gas bonbonan kloratoa zegoen, Poliziak esan duenez, eta oinezko batek ikusi dituela goizean goiz. Honek orduan poliziei abisu eman die.

Oraingoz, inork ez du eraso saioa aldarrikatu.

Azkenaldian Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan antzeko eraso batzuk izan dira, Euskal Herria ez da salgai aldarrikapena eginda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.