Erasoa

Bi lehergailu zartarazi dituzte Getariako bi etxebizitzatan

Goizeko zazpiak aldera bi lehergailuk eztanda egin dute Getariako (Lapurdi) bi etxebizitzatan. Suhiltzaileek lehergailuen berri eman dien dei bat jaso dute minutu batzuk lehenago. Lehergailuak jarri dituzten etxeak bigarren etxebizitzak dira, eta leherketak gertatu direnean ez zegoen inor bertan. Hala ere, etxeek kalteak jasan dituzte.

2007ko uztailaren 3a
15:43
Entzun
Bestalde, suhiltzaileek jakitera eman dutenez, goizeko seirak aldera bi auto erre dituzte Getariako kaleetan. Azken eraso horien abisurik ez dute jaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.