Errioxako (Espainia) San Lorenzo gailurrera igo nahian zebiltzan bi mendizale gipuzkoar Guardia Zibilak erreskatatu behar izan zituen atzo, galdu egin baitziren. Lainoaren ondorioz, bidearen arrastoa galdu zuten 29 urteko Elizabet P.D. Aretxabaletako bizilagunak eta 24 urteko Arkaitz V. Z. oñatiarrak.
14:00ak aldera larrialdi zerbitzuen laguntza eskatu zuten eskuko telefonoaren bidez, eta 16:15 aldera aurkitu zituen Guardia Zibilak, onik, baina hotz handiaren eraginez, hipotermia zantzuekin. Handik autoa utzita zeukaten lekuraino eraman zituzten, hau da, Valdezcarayko eski estazioraino.
Mendia
Bi mendizale gipuzkoar onik erreskatatu dituzte Errioxako San Lorenzo mendian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu