EZBEHARRA

Bi mendizale nafarren erreskatea bertan behera utzi dute bihar arte

Elur jausi arriskua handia dela eta, ingurua utzi dute larrialdi zerbitzuek. Lescungo zirkuaren inguruan aritu dira bila, eta inguruan elur jausi bat izan dela ohartu dira erreskate taldeak. Lorratzak aurkitu dituzte.

2010eko otsailaren 23a
19:03
Entzun
Bazkalostean bertan behera utzi dituzte Pirinioetan igandetik falta diren bi mendizale iruindarrak bilatzeko lanak, elur jausi arriskua handia delako. Lescungo zirkuaren inguruan aurkitu baitzuten Alfonso Gonzalez Reyk eta Armando Nieto Lakuntzak mendira urreratzeko erabilitako autoa, inguru hartan aritu dira bila. Goiz erdian, elur jausi baten arrastoak aurkitu dituzte erreskate taldeek. Haien arabera, 80 metro inguruko elur pila dago metatuta, eta oin markak ageri dira inguruan. Mendizaleak azpian egon daitezkeela eta, zakurrekin aritu dira ingurua arakatzen. Bihar arte ez diete berrekingo bilatze lanei.

Arrosadia auzoan bizi dira galdutako mendizale biak. 47 urte dituzte, eta adiskide handiak izateaz gain, enpresa bereko bazkide dira. Halaber, mendizale eskarmentatu eta abilak dira haien ingurukoen arabera.

Senitartekoek igande iluntzean ohartarazi zituzten larrialdi zerbitzuak, haien berririk ez zutela-eta kezkatuta. Nolanahi ere, Pirinioetan zirela bai, baina zein inguru zehatzetara joan ziren ez zekien inork, eta oso eremu zabalean aritu ziren atzo bila autoa aurkitu zuten arte. Ordutik, Lescun inguruan dabiltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.