Bi mila ardi Ordiziako kaleetan

Artzain Eguna ospatzen ari dira gaur.

2008ko martxoaren 26a
18:09
Entzun
Bi mila ardi inguruk Ordiziako (Gipuzkoa) kaleak zeharkatu dituzte gaur, eta Artzain Eguneko antolatzaileek Idiazabal gazta berria aurkeztu dute, www.goierrikohitza.info-k dioenez.

Jende ugari izan da goizean Ordizian, eguraldiak askorik lagundu ez duen arren. Udaletxean Idiazabal gazta berria ebaki du Koldo Rodero Tolosako (Gipuzkoa) sukaldariak. Kalean artzaintzari lotutako erakustaldiak eta lehiaketak izan dira goiz osoan, eta mokadutxoa egiteko burruntzian erretako arkumea.

Argazkia: Goierriko Hitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.