Itxaropenerako garaia ezezik "oroitzapenerako" garaia ere badela azpimarratu dute eta euskal preso guztiak izan dituzte gogoan. Mezu nagusi bat zabaldu dute:"Herri honen etorkizuna guztion artan idazten ez badugu, ez du inork idatziko".
Manifestazioaren deitzaileak joan dira pankarta nagusiaren atzean. Jose Mari Esparza, Begoña Zabala, Jon Barbarin eta Patxo Abarzuza, besteak beste. Atzerago, berriz, letra hori handiz osatu duten Konponbidea leloaren ostean, Pernando Barrena,Joseba Permach eta Ainara Armendariz Batasuneko kideak, besteak beste.
Pernando Barrenak esan duenez, "ezker abertzaleko jendeak egindako lanarengatik" iritsi da une hau."Borrokak ekarri gaitu hona eta borrokak emago digu askatasuna", azpimarratu du. Era berean presorik gabe aurrera egiterik ez dagoela azaldu du eta orain inoiz baino gehiago kalera ateratzea oso garrantzitsua dela.
Deialdia
Gatazkaren konponbiderako abagunean prozesua «hitzez eta ekintzez babestea guztion egitekoa» dela iritzita, hainbat manifestazioetan parte hartzeko deia egin zuten hainbat herritarrek. Baionan, Gasteizen, Bilbon eta Oiartzunen «askatasunaren, demokraziaren eta konponbidearen alde» bildu ziren joan den asteburuan eta gaur Iruñean izan da zita.
Joan den martxoaren 17an hamaika euskal herritarrek egin zuten deialdia, ETAren su-eten iragarpenaren aurretik. Azken asteetan Euskal Herrian gertaera oso larriak izan direla iritzita, egoera horrek eraman zituen manifestazioetarako deialdia egitera.
Hiru gertaera nabarmendu zituzten: Igor Angulo eta Roberto Sainz euskal presoen heriotza espetxean; euskal presoen zigorrak berrikusi eta espetxe onurak berraztertzeko Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. Hala dozenaka euskal presoren zigorrak luzatu dituzte. Eta, azkenik, Juan Mari Olano etaJuan Joxe Petrikorena espetxeratzea, eta Rafa Diez, Pernando Barrena, Joseba Alvarez, Arnaldo Otegi eta Arantza Zulueta Espainiako Auzitegi Nazionalera deklaratzera deitzea ere «oso larritzat» jo zuten.
Erabaki horien guztien «jomuga» Euskal Herrian zabaltzen ari den aro politikoa oztopatzea dela uste dute, eta herri honen gehiengoak nahi duenari «muzin egitea». «Garaia da herri honen gehiengoaren borondatea, hitza eta erabakia errespetatzeko». Konponbiderako prozesua abia dadin laguntzeko, «herri gisa» erantzutera deitu zuten.
Politika
Bi mila lagunetik gora bildu da Iruñean "konponbide demokratikoaren alde"
Arratsaldeko seiak aldera abiatu da Iruñeako manifestazioa. Bi mila lagun baino gehiago bildu dira =iErrepresiorik ez. Konponbide demokratikoaren alde=i lelopean manifestazioa zabaltzen zuen pankartaren atzetik. Manifestazio lasaia izan da eta arazorik gabe amaitu da Iruñeko Gaztelu plazan. Bertan irakurri dute =iIrtenbide demokratikoaren alde, errepresiorik ez=i izeneko idazkia eta "itxaropenerako" garaia dela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu