Errusia-Txetxenia

Bi militar errusiar hil eta bost polizia zauritu dituzte Txetxenian

Bi militar errusiar hil eta bost polizia zauritu dituzte azken 24 orduetan Txetxenian. Bi soldaduak Kalinovskaya herrian hil dituzte, ezezagun batzuk tiroka eraso egin eta gero. Hiru polizia Chemulgan zauritu dituzte, bonba baten leherketaren ondorioz, eta beste biak Grozni hiriburuan, bi lehergailuk eztanda egin ondoren.

2003ko abuztuaren 5a
17:35
Entzun
Bestalde, Txetxenia hegoekialdean dagoen Samashki herriko 300 lagunek Kavkaz herriko errepidea ixteari ekin diote. Errepide horrek Txetxenia eta Errusia lotzen ditu, eta herri horretako gazte bat errusiarrek bahituta dutelako egiten ari dira protesta.

Ali Dalnayev Txetxeniako buruzagiak Interfax agentziari adierazi dionez, Elza Katsayeva 16 urteko gaztea askatzeko "berehalako neurriak" hartzeko antolatu dira manifestariak. Dalnayeven arabera, errepide hori erabat itxita dago, manifestariek ez baitiete inorri pasatzen uzten, ezta militarrei ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.