Espainiako Armadako bi militar hil dira gaur eguerdian Sesman (Nafarroa), euren helikopteroak istripua izatean. 12:56an gertatu da istripua, Sesma eta Los Arcos herrien artean, errepide ondoan. Lau militar zihoazen barruan. Sarjentu lehena eta kaboa dira hildakoak, Espainiako Defentsa Ministerioak esan duenez. Beste bi militarrak larri zauritu dira; sarjentu lehena eta sarjentua dira biok. Helikopteroa, erori denean, sutan geratu da.
Zauritutako bat Lizarrako (Nafarroa) ospitalera eraman dute, eta bestea Logroñoko (Espainia) batera lehendabizi eta gero Zaragozako batera. Hona eraman duten militarrak ia gorputz osoan erredurak dauzka.
Istripua zerk eragin duen ikertzen hasi dira. Bizilagun batek esan duenez, helikopteroak altuera galdu du eta lurrean zela eztanda egin du. Bi hildakoak kiskalita zeudela adierazi du bizilagun horrek berak, eta helikopteroa erabat apurtuta zegoela; "ezin da esan hori aurretik helikopteroa zenik ere".
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak esan du helikopteroa Lur Armadakoa zela eta Agoncillo (Errioxa, Espainia) herriko basekoa zela. Istripua izan dutenean, "patruilatze entrenamendua" egiten ari ziren beste helikoptero militar batekin, iturri horien arabera.
Istripua
Bi militar hil dira Sesman, euren helikopteroa erortzean
Espainiako Armadaren helikoptero bat erori da gaur eguerdian eta barruan zihoazen lau kideetatik bi hil egin dira. Sarjentu lehena eta kaboa dira hildakoak. Beste biak larri zauritu dira (sarjentu lehena eta sarjentua). Helikopteroa, erori denean, sutan geratu da. "Patruilatze entrenamendua" egiten ari ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu