Ezezagun batzuek bi molotov koktel bota dituzte bart Iruñean Banco Popularren kontra, Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Molotov koktel-ak ez dira lehertu eta kalteak arinak izan dira, eraikina belztu besterik ez delako egin, likidoaren ondorioz.
23:38an izan zen erasoa, Miguel Astrain karrikan.
Nafarroako Ordezkaritzak "gaitzetsi" egin du erasoa. "Ez dute gizartea beldurtuko".
Kale erasoa
Bi 'molotov koktel' bota dituzte Iruñeko banketxe baten aurka bart
Kalteak arinak izan dira, ez direlako lehertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu