Ezbeharrak

Bi motorzale hil dira Astigarragan eta Muxikan

Oionen atzo ilunabarrean 5 urteko umetxo bat harrapatu zuen automobil batek, eta goizaldean hil da, erietxean. 

Berria.info
2013ko urriaren 31
13:39
Entzun

Bi istripu larri izan dira azken orduotan Euskal Herriko errepideetan. Gaur goizean Astigarragan (Gipuzkoa) motorzale bat hil da GI-2132 errepidean, kamioi baten kontra talka eginda. Osasun zerbitzuak heldu direnerako, hilotz zen.

Oionen (Araba), berriz, atzo ilunabarrean auto batek 5 urteko umetxo bat harrapatu zuen, neska bat, eta gaur goizaldean hil da Logroñoko erietxean (Espainia). Errepide bat zeharkatzen ari zela harrapatu zuen haurra autoak, eta Logroñora eraman zuten hantxe dutelako ospitale gertukoena Arabako Errioxako biztanleek. Medikuek, hala ere, ezin izan dute deus egin neska osatzeko. 

Muxikan, berriz, beste motorzale bat hil da goizean. Autzagane inguruan gertatu da ezbeharra, BI-635 errepidean, Gernikarako norabidean. 10:50 aldera, bidetik irten da motorra, eta gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza. Larrialdi zerbitzuak joan dira bertara, baina ezin izan dute gidaria onik atera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.