Bi motorzale hil dira istripuz, bat Areson eta bestea Zarautzen

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Ostegunean bi lagun hil ziren arratsalde eta iluntze partean gertatutako bi istriputan. Ezbeharretako bat Aresongertatu zen, Nafarroan, A-15ean, ilunabarreko zortziak eta laurden aldera: Urnietako (Gipuzkoa) 23 urteko gazte bat Donostiara bidean zihoan, motorrean, eta errepidetik irten egin zen. Kolpea hartu zuen. Osasun zerbitzuak bertara joan ziren, baita suhiltzaileak ere. Anbulantzian Nafarroako Ospitalera eramatea lortu zuten, artean ere bizirik, baina handik bi ordura hil egin zen. Beste ezbeharra Zarauzko herrigunean gertatu zen, Gipuzkoan, iluntzeko zortzi eta erdiak aldera. Auto gidari batek motorzale bat jo zuen. Kolpearen ondorioz, hantxe bertan hil zen motorrean zihoan gizona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.