Erasoa

Bi mutil gazte atxilotu dituzte Donostian neska bati disolbatzailea jaurti diotelakoan

Begietako narritadura eta arnasteko arazoak sortu dizkio adingabeko neskari erasoak. 17 eta 18 urte dituzte atxilotutako mutilek.

2007ko azaroaren 17a
16:39
Entzun
Ertzaintzak 17 eta 18 urteko bi mutil gazte atxilotu ditu bart Donostian, neskato bati -adingabekoa da- likido disolbatzailea jaurtitzea egotzita.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, bart gauerdian jazo da erasoa, Bretxa inguruan: eraso dioten neskatoa bere lagunekin zegoen han, eta bi mutil gazte hurbildu zaizkio, jo egin dituela esanez. Ondoren, disolbatzailea bota diote aurpegira.

Ondorioz, arnasa hartzeko arazoak sortu zaizkio neskatoari eta begietako narritadura. Erietxe batera eraman dute arta dezaten, eta senda agiria jaso duen arren, tratamenduanjarraitzen du.

Handik gutxira ustez neskari eraso dioten bi mutilak atzeman ditu Ertzaintzak Alde Zaharrean. Hainbat lekukok erasotzaileak haiek biak izan direla ziurtatu dute, eta atxilotu egin ditu Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.