02:14 aldera jazo da istripua, Zaramaga kaleak eta Arriagako Ate kaleak bat egiten duten inguruan. Hain jusu, Arriagako Atea kaleko tuneletik irtetzean Alfa Romeo 156 auto batek semaforo bat eta kaleargi bat jo ditu. Ondorioz, barruan zihoazen bi lagunak hil dira: gidaria, 20 urteko Aguraingo mutil gazte bat, eta harekin zihoan 19 urteko Gasteizko beste bat.
Ezbeharra zergatik gertatu den ikertzen ari da Gasteizko Udaltzaingoa, baina abiadura handiak eragin duela uste dute.
Errepideak
Bi mutil gazte hil dira Gasteizen, trafiko istripuan
Bi mutil gazte hil dira bart Gasteizen, autoarekin semaforo bat eta kaleargi bat jota. 20 urte zeuzkan hildakoetako batek, eta Aguraingoa (Araba) zen. Besteak 19, eta Gasteizko bizilaguna zen. Ezbeharra zergatik gertatu den ikertzen ari dira, baina udaltzainek uste dute abiadura handiaren ondorioz izan dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu