Gizartea

Bi neba-arreba hilda aurkitu dituzte Utergan, beren etxean

Adin handikoak zirela, eta txartutako jakiren batekin pozoitzea litekeena dela agertu du Nafarroako Gobernuak.

2006ko urriaren 30a
15:28
Entzun
Utergako (Nafarroa) etxebizitza batean 80 urte inguruko bi neba-arrebaren hilotzak aurkitu dituzte gaur, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Lehen ikerketen arabera, gorpuek ez dute indarkeria arrastorik. Txartutako jakiren bat jan eta intoxikatzea litekeena dela agertu dute ikerketako iturriek.

Neba-arrebek ez zuten hurbileko beste seniderik, eta elkarrekin bizi ziren. Atzo ez ziren ohi bezala mezatara joan, eta horrek bizilagunak asaldarazi zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.