Santurtziko Bullon kaleko landa-eremuan dagoen txabolan, izan da gertakaria, eta Ertzaintzak uste duenez, 16 urteko mutil gazte batek piztu duela sua. Herrizaingo Sailaren arabera mutil horrek txabolako sofa bati su eman dio, eta ate parean jarri du, irteera oztopatuz.
Hildako bi neskak identifikatu dituzte dagoeneko, eta 17 eta 18 urteko bi neska direla jakinarazi du Ertzaintzak. Zauritutako mutil gaztea, berriz, erietxera eraman dute.
Gertakaria
Bi neska hil dira Santurtzin, ustez gazte batek barruan zeuden txabolari su emanda
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Santurtzin (Bizkaia) bi neska gazte hil dira, eta beste pertsona bat larri zauritu da, barruan zeuden txabolak su hartuta. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez txabolaren barruan bi neska eta bi mutil zeuden, eta eztabaida gogor bat izan dute. Orduan, mutiletako batek, sofa bati su eman dio eta sofa harekin txabolako atea itxi ondoren ihes egin du. Segituan hartu du su txabolak. Barruan ziren bi neskak hil egin dira, eta mutilak ihes egitea lortu du, erredura larriekin. Ustez sua piztu duen mutila atxilotu egin du Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu