Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Villabonan, 10 eta 11 urteko bi neskari sexu ukituak egin zizkiela leporatuta.
Atzo arratsean izan zen ustezko erasoa, bi neskatoak denda batera zihoazela. Gaztetxoek esan dute gizonezkoak atzetik segitu ziela, bizikletan, eta euren paretik pasatu zenean bati bularrean ukitua egin ziola. Bi adintxikikoak dendara sartu zirenean, gizonezkoak gauza bera egin zuen, eta ukituak egiten ahalegindu zen. Neskatoak orduan plazara joan ziren, euren gurasoengana.
Horiek ertzain etxean parte sartu ondotik atzeman zuten poliziek gizonezkoa, plazatik gertu.
gizartea
Bi neskatori sexu ukituak egitea egotzita 42 urteko gizon bat atzeman dute Villabonan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu