EUSKAL HERRIA

Bi omenaldi egin dizkiote Pagazaurtunduari Andoainen, ETAk hil eta 11 urtera

PPko eta PSEko kideak izan dira lehen omenaldiak, eta UPDkoak bigarrenean. Bietan izan dira Pagazaurtundua zenaren senideak.

2014ko otsailaren 8a
16:05
Entzun

Andoaingo Udaltzaindiaren buru zen Joseba Pagazaurtundua omendu dute gaur Andoainen, Gipuzkoan, ETAk hil eta 11 urtera. 11:30ean egin dute lehen ekitaldia, eta bertan izan dira PSE-EE eta PPko kideak. Ordu erdi geroago egin dute bigarren omena, eta UPDko kideak izan dira bertan.

Agustin Ibarrolak Pagazaurtundua zenaren omenez eginiko eskulturaren aurrean omendu dute. Bertan izan dira Maite Pagazaurtundua arreba eta Estibaliz Garmendia alarguna. Bigarren omenaldian hartu du hitza Maite Pagazaurtunduak; "oraindik ezin da neurtu batzuek bake eta elkarbizitza prozesu deitzen dioten operazio honek Espainiako demokraziari eragingo dion porrot historikoa", esan du.

Olerki bat irakurri du anaiaren omenez, eta "ETAren politikariei" egotzi die haren hilketaren "erantzuleak" izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.