Lanean ari zela hil zen joan den ostiralean Bediako Alfus enpresako langile bat: ikerketak argitu duenez, bihotzekoa izan zuen 60 urteko Felix Urrutikoetxea gamiztarrak, eta lurrera erortzean kolpe handia hartu zuen buruan. Biltegian lan egiten zuen hildako langileak.
Haren omenez bi orduko lanuztea egin dute gaur Alfusko lankideek, goizeko zazpi eta erdietatik bederatzi eta erdietara. Tarte horretan lantegi atarian bilkura egin dute. Langile batzordeko iturriek agertu dutenez, ia 90 langile ari dira beharrean Alfusen, eta guztiek egin dute bat lanuztearekin.
Bi orduko lanuztea egin dute Alfusko langileek, ostiralean hil zen lankidearen omenez
Goizeko zazpi eta erdietatik bederatzi eta erdietara lantegiaren atarian bilduta egon dira Bediako (Bizkaia) enpresako langileak. Lanean ari zela bihotzekoa izan eta buruan kolpe handia jasota hil zen ostiralean 60 urteko Felix Urrutikoetxea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu