Bi orduko lanuztea egingo dute gaur Lozanoren alde
LEITZA. Bi orduko greba egingo dute Leitzan eta Areson (Nafarroa) gaur, 12:00etatik aurrera, Jone Lozano atxilotu berriaren gertukoei elkartasuna adierazteko eta Frantziako eta Espainiako gobernuei «errepresio politika» albora dezaten exijitzeko. AAMren ustez, prozesu demokratikoaren aldeko lanaren «ordaina» izan da atxiloketa. Getxon (Bizkaia), Algorta auzoan, manifestazio bat egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu