Istripuak
Bi orduz itxita egon ostean, bide bat zabaldu dute A-15 autobidean, Nafarroatik Gipuzkoarako norabidean
Arratsaldeko 19:00ak inguruan, A-15 autobidean, Nafarroatik Gipuzkoarako norabidean, bide bat zabaltzea lortu dute. Izan ere, arratsaldeko bostetatik trafikoa etenda egon da norabide horretan. Villabonako Oindolar tunelean kamioi bat irauli egin da, eta istripu horrek sortu ditu arazoak. Gidaria suhiltzaileek atera behar izan dute ibilgailutik, eta zangoetan ditu, batik bat, zauriak.
Trafikoa etenda zegoenez, dezenteko auto iladak sortu dira Oindolar tunelaren inguruan, baina pixkanaka-pixkanaka arazo guztiak konpontzen doaz. Nafarroako Foruzaingoak Lekunberrin barrena bideratu du trafikoa, eta Ertzaintzak, berriz, Berastegi aldera. Oraindik bide bakarra dago zabalik, eta inguru horretan arreta bereziz gidatzeko aholkua eman dute trafiko arduradunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu