Ekialde Hurbila

Bi palestinar hil ditu Israelgo armadak Zisjordanian

Joan den astean desagertutako hiru gazte israeldar bilatzeko argudioarekin, operazio militarrak egiten ari da Israelgo armada Zisjordanian. Hura hasi zutenetik bost palestinar hil dituzte.

Azken egunetan hildako gazteetako baten hileta, ostiralean, Zisjordanian. ABED AL HASHLAMOUN / EFE
2014ko ekainaren 22a
11:47
Entzun

Bi palestinar hil eta beste 11 zauritu dituzte azken orduetan Nabulusen eta Ramallahean. Maan albiste agentziak zabaldu duenez, gazteetako bat, 36 urteko Ahmad Said Suod Khalid, Nabulusko meskitara zihoan otoitzera, soldaduek geldiarazi eta etxera itzultzeko agindu ziotenean. Hark, ordea, entzugor egin zien, eta, lekukoen arabera, soldaduek tiro egin zioten.

Israelgo armadak esan du, ordea, Khalidek "aurre egin" ziela militarrei eta "tiro egin behar izan" ziotela.

Hildako beste gaztearen gorpua, Mahmoud Ismail Atallahrena, Ramallaheko etxebizitza bateko teilatuan aurkitu dute, Israelgo armadaren frankotiratzaileak zeuden eraikin batetik gertu. Lekukoek azaldu dutenez, tiroz hil dute.

Joan den astetik operazio militarrak egiten ari da Israelgo armada Zisjordanian, joan den astean desagertutako hiru gazte bilatzeko aitzakian. Operazioa hasiz geroztik bost gazte palestinar hil dituzte, eta 370 inguru atxilotu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.