Atxiloketak

Bi pertsona atxilotu dituzte, Bakion gizonezko bat hil zutelakoan

Sopelan eta Madrilen egin dituzte atxiloketak. Zabalik jarraitzen du ikerketak.

Bakioko labar  bateaaurkitu zuten gorpua. BERRIA
2018ko ekainaren 21a
11:20
Entzun

Joan den martxoan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten Bakioko labar batean. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen. Txirrindulari batzuek eman zuten abisua larrialdi zerbitzuetara.

Orduan zabaldu zuen ikerketa Ertzaintzak, eta, gaur jakinarazi dutenez, bi pertsona atxilotu dituzte hilketarekin zerikusia dutelakoan. Sopelan (Bizkaia) egin dute atxiloketetako bat, eta Madrilen bestea.

Ikerketak zabalik jarraitzen du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.