Hilketa

Bi pertsona atxilotu dituzte Zaragozan hilik agertutako getxoztarraren auzian

Guardia Zibilak uste du talde antolatu batek hil zuela, autoa lapurtzeko eta saltzeko.

2019ko urriaren 2a
09:50
Entzun

Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu ditu Zaragozan (Espainia), Getxoko (Bizkaia) gizon baten hilketarekin lotuta, baina poliziek ez dute argitu zer egotzi dieten. 54 urte zituen Jose Antonio Delgadok; irailaren 6an desagertu zen, hain justu, Zaragozarako bidean zihoala. Ikertzaileen ustez, talde antolatu batek hil zuen, haren luxuzko autoa lapurtzeko.

Herenegun agertu zen gizonaren gorpua, Zaragozan; indarkeria zantzuak zituen hilotzak. Polizia iturriek Efe agentziari azaldu diotenez, biktimak hitzordu bat lotu zuen emakume batekin, eta asteburu-pasa joan zen Zaragozara luxuzko auto batean —sare sozialetan erakutsi zuen ibilgailua—, eta, han, gizon batzuek hil egin zuten, eta gorpua lurperatu; haien asmoa zen autoa lapurtzea eta saltzea, hitzordua amu gisa erabilita. Ibilgailua erosi zuenak jarri zituen poliziak jakinaren gainean: susmo txarra hartu zion salmentari, autoaren paperak ez zizkiotelako erakutsi. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.