Gertakaria

Bi pertsona autoarekin harrapatu ditu gizonezko batek Bilbon, eta bat hil egin da

Bilboko dantzaleku batean ustez liskarretan parte hartu, eta, ondoren, ihesika zihoala, gizonezko batek bi pertsona harrapatu ditu autoarekin, eta haietako bat hil egin da. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, autoarekin harrapatu dituen bi pertsonek ere liskarrean parte hartu dute. Autoaren gidaria, 25 urteko gizonezko gazte bat, atxilotu egin dute.

2005eko urriaren 1a
15:44
Entzun
Bilboko Aragoi kaleko dantzaleku batean liskarrak gertatzen ari zirela ohartarazi diote Ertzaintzari goizeko seiak aldera. Abisua jasota, dantzalekura inguratu dira, eta iritsi direnean, gizonezko bat Seat Toledo auto batean, ziztu bizian, leku hartatik ihesika zihoala ikusi dute. Debekatutako noranzkoan zihoan gainera.

Hala, bi pertsona harrapatu ditu autoarekin —ustez haiek ere liskarrean parte hartu dute—, eta bietako bat hil egin da. Piska bat aurrerago, autobus bat jo du gidariak, eta, azkenik, aparkatutako beste auto bat.

Hori guztia ikusita gidaria, 25 urteko gizonezko bat, atxilotu egin dute ertzainek, eta hilketa egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.