Istripuaren unea bertan hil da bi autoetako gidari bat, eta beste autoko gidaria bat larri zaurituta eraman dute Nafarroako Erietxera, helikopteroan. Bidean hil da. Beste pertsona bat anbulantzian eraman dute Calahorrako erietxera (Errioxa, Espainia).
14:36an izan da istripua, eta larrialdietako zerbitzuez gain, istripuaren lekura joan behar izan dute suhiltzaileek ere.
Bi hildakoek 23 urte zituzten. Azagrako bizilaguna zen bat, eta Calahorrakoa bestea.
Gertatutakoa ikertzen ari dira.