Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 08:45ean, Donostia eta Bilbo artean bidaiariak zeramatzan tren batek pertsona bat harrapatu du, Aia parean (Gipuzkoa). Harrapatutako pertsona bertan hil da, eta trenaren gidaria artatu egin behar izan dute, nerbioek jota jarri delako. Gertatutakoa ikertzen ari dira orain.
Iruñean, berriz, Eskaba auzoko oinezkoentzako paso batean zihoan emakumezko bat harrapatu du autobus batek, 63 urtekoa. 09:25 aldean gertatu da, Udaltzaingoaren arabera. Erietxera eraman dute, baina hil egin da. Autobusaren gidaria ere eraman dute erietxera, nerbioek jota. Alkohol eta droga probak egin dizkiote, eta negatibo eman du.