Bi pertsona hil ziren atzo itota Ribaforadan (Nafarroa) eta Mutrikun (Gipuzkoa). 13 urteko ume bat da Nafarroako herrian hildakoa, eta 48 urtekoa Mutrikun ito zena.
Ribaforadako udal igerilekuetan izan zen ezbeharretako bat, 18:30 aldera. Nafarroako Larrialdi zerbitzuak joan ziren igerilekura, baina ezin izan zuten gaztea onik atera.
Mutrikuko Saturrarango hondartzan hil zen atzo 48 urteko gizon bat, SOS Deiek jakinarazi zutenez. Berrizekoa zen.