Egun beltza izan da gaurkoa Nafaroako errepideetan. Gauerdian gertatu da lehen istripua, Funesen, NA-115 errepideko 32. kilometroan. 45 urteko gizonezkoahil egin da autoa errepidetik irten eta irauli denean. Gidaria, 25 urteko gaztea, auzipetu gin dute segurtasunaren aurkako delitu larria egotzita. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, baimendutako alkohol tasa gainditu du.
Bigarren ezbeharra, goizaldeko 6:00ak aldera izan da, Tiebasen, N-121 errepidean, hiru autok elkar jo dutenean. Ezbeharean autoetako bateko gidaria hil da, eta beste bi zauritu dira. Errepidea itxita egon da hainbat orduz, garbika lanak amaitu bitartean