Goizeko ordubatak aldera kamioi bat bidetik atera daIruñea-Pausu (NA-121-A) errepidean, Baztan (Nafarroa) parean, eta, ondorioz, gidaria hil da. Zehazki, D.J.F.H. kamiolaria da zendu dena, Carletekoa (Valentzia, Herrialde Katalanak). Bera zen kamioia zihoan pertsona bakarra.
Foruzaingoak hartu du bere gain istripuaren nondik norakoak argitzeko ardura. Errepidea, berriz, Nafarroako Suhiltzaileek garbitu dute.
Eguerdiko hamabi eta erdiak aldera, berriz, kamioi batek eta auto batek elkar jo dute A-3302 errepidean, Gasteizen, Astegieta parean. Danbatekoaren ondorioz, autoaren gidaria hil da, J.R.A.S. 62 urteko gizonezkoa. Hura ere bakarrik zihoan autoaren barruan.
Gasteizen bezala, Bilbon ere kamioi batek eta auto batek jo dute elkar, A-8 autopistan, A-68arekin bat egiten duen paretik hurbil.Goizeko hamaikak pasatxo zirela gertatu da istripua, eta hiru lagun zauritu dira: A.K. emakumezko alemaniarra, M.D.P.G. 54 urteko emakume bilbotarra eta J.M.S.P. 53 urteko Burgosko (Gaztela, Espainia) gizonezkoa.
Errepideak
Bi pertsona hil dira trafiko istripuz
Azken orduetan bi istripu larri gertatu dira Euskal Herriko errepideetan: lehena Baztanen (Nafarroa) eta bestea Gasteizen; pertsona bana hil dira batean zein bestean. Bilbon, A-8 autopistan, beste ezbehar handi bat gertatu da, baina hartan ez da inor hil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu