Bi pertsona hil eta hiru zauritu dira auto istripuz
IRUÑEA. Errepide istripu larria izan zen atzo Uharten (Nafarroa). Hiru autok eta kamioi batek elkar jo zuten, eta bi pertsona bertan hil ziren. Beste hiru pertsona, berriz, larri zauritu ziren. 18:00ak aldera izan zen ezbeharra, P-30 errepidean. Bidea itxita egon zen bi noranzkoetan. Ezbeharra nola gertatu zen ikertzen ari dira foruzainak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu