Errepideak

Bi pertsona zauritu dira Gipuzkoako errepideetan, istripu banatan

Trafiko istripu handi bana jazo dira gaur goizean Donostian eta Zestoan, eta pertsona bat zauritu da haietako bakoitzean. Donostiakoa 06:45etan gertatu da, A-8 autopistan, Bilborako noranzkoan. Zehazki, Seat Cordoba auto bat bidetik atera da Zorroagako tunelean, eta horma jo du. Gidaria, 37 urteko A.G.V. gizonezkoa Donostia Ospitalera eraman dute zaurituta. Zestoan, berriz, 0 8:00etan gertatu da istripua: GI-631 errepidean bi autok parez pare elkar jo dute. Ondorioz, autoetako batean zihoan A.Z.S. emakumezkoa suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute, eta Donostiako Ospitalera eraman dute.

2004ko otsailaren 24a
13:06
Entzun
Istripu horiek biek trafiko arazo handiak sortu dituzte. Donostiakoan, goizeko zortzi eta erdiak arte ezin izan dute ezbeharra izan duen autoa bidetik kendu; hori dela eta, auto ilara handiak sortu dira, Pasaiarainokoak. Zestoan ere arazo handiak izan dituzte.

Bestalde, goizeko zazpi eta erdiak aldera, Deskargako (Gipuzkoa) mendatean behera zihoan kamioi bati zamaren zati bat erori zaio, bobina metaliko batzuk, eta trafiko arazo handiak sortu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.