Bi pertsona zauritu dira istripu batean Villatuertan
IRUÑEA. Automobil bat errepidetik irten zen, eta, ondorioz, istripu larria gertatu zen atzo goizean Villatuertan (Nafarroa); bi pertsona zauritu ziren, horietako bat larri. Murgian (Bizkaia), berriz, arratsaldean ume bat larri zauritu zen motor batek harrapatuta. Osakidetzaren helikoptero bat behar izan zuten larrialdi zerbitzuek haurra erietxera eramateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu