Bi pertsona zendu dira auto batek harrapatuta
GASTEIZ. Auto batek harrapatuta, adineko andre-gizon batzuk hil ziren herenegun arratsean Gasteizen, Salburua auzoan. Oinezkoen pasabidetik ari ziren bidea igarotzen; 78 urteko gizona lekuan bertan hil zen, eta andrea, 79 urtekoa, erietxean. Poliziak jakinarazi du gidariak positibo eman duela kokainagatik. Bizilagunek segurtasun neurriak eskatu zituzten atzo, protesta batean. Ehun lagun inguru batu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu