Frantziako Clairvaux presondegian bi preso politiko korsikarrek sufritutako erasoa ez da frantziar espetxean gertatzen den lehena. Haietako bat, Alain Ferrandi, larri zaurituta eraman zuten Reims-eko ospitalera; Fabri Filippu, berriz, arinago zauritu zuten, eta bakartasunean ezarri dute, Askatasunak esan duenez.
Askatasunak gogor salatu ditu azken eraso hauek, eta frantses agintariei azken hilabeteetan preso politikoen aurka areagotu den errepresioa bertan behera uzteko, eta haiei dagozkien eskubideak onartzeko eskatu die. Era berean, presondegiko administrazioaren ardura agerian utzi nahi izan dute, zaintzaileek ez baitzuten ezer egin aldez aurretik prestatuta zegoen bi preso korsikarren aurkako erasoa geldiarazteko.
preso politikoak
Bi preso politiko korsikarri eraso egin diete Clairvauxko espetxean, eta bat egoera larrian dago
Iragan igandean Frantziako Clairvauxko presondegian Alain Ferrandi eta Fabri Filippu preso politikoei eraso egin zieten, Askatasunak igorri duen prentsa oharraren arabera. Erasoen ondorioz, Alain Ferrandi Reims-eko ospitalera eraman zuten egoera larrian, eta arinago zauritu zuten Fabri Filippu bakartasunean ezarri dute. Bi presoek pairatu duten hilketa saioa presondegiko zuzendariaren aurrean salatu dute Clairvauxko presondegian batimenduan dauden gainontzeko euskal preso politikoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu