Osasuna

Bi salmonella kasu agertu dira Bizkaian, eta egoera txarrean zegoen oilasko partidarekin lotuta dagoen aztertzen ari dira

Eusko Jaurlaritzako Osasun saila bi salmonella kasu aztertzen ari da. Oraindik ez dakite egoera txarrean zegoen oilasko partidarekin zerikusirik duen. Gaixoak ez dira ospitaleratuak izan, baina oraindik argitzeke dago 'Pimpollo' edo 'Pollo Asado SADA' marka duten oilaskoak jateagatik gertatu den.

2005eko abuztuaren 1a
16:26
Entzun
Pasa den astean Gaztela-Mantxan (Espainia) egiten diren 'Pimpollo' eta 'Pollo Asado SADA' markako aurresukaldatutako oilasko partida kaltegarri bat antzeman zuten. Gaur, bi salmonella kasu agertu dira Bizkaian, Euskal Herrian lehenengoak. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak esan duenez, oraindik argitzeke dago salmonella kasuak oilasko partida txarra jateagatik sortu diren ala ez. Hala ere, gaixoak ez dira ospitaleratuak izan. Oilasko hauek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan banatu dira, baina Nafarroan ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.