Eraikina egurrezkoa zenez, segituan zabaldu da sua. Luis Uranzu Pelegrin kaleko 12.ean izan da, eta lau solairutako eraikina erabat kiskali da. Sua piztu denean, beren kabuz atera dira etxe hartan bizi zirenak.
Suhiltzaileak eta Udaltzainak sua itzaltzera bertaratu direnean, eraikineko pareta bat erori egin da, eta bi suhiltzaile zauritu dira orduan.
Sua itzali duten arren, eraikinaren ondoan geratu da suhiltzaile talde bat, garrak berriz sortu ez daitezen.
Ezbeharra
Bi suhiltzaile zauritu dira Irunen izan den sutean
Irungo (Gipuzkoa) etxe zahar batean sutea izan da gaur, eta hura itzaltzen jardun diren bi suhiltzaile arin zauritu dira. 03:45ean piztu da sua, eta berehala zabaldu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu