Bi tabernari atxilotu dituzte, droga trafikoa leporatuta
GASTEIZ. Ertzainek bi pertsona atxilotu zituzten larunbatean Gasteizko Zaramaga auzoan; ostalariak dira biak, eta beren tabernan droga trafikoan jardutea leporatu diete. Ertzaintzak jakinarazi du haxixa eta droga salmenta prestatzeko behar diren hainbat gailu atzeman zizkietela taberna barruan. Andrazko bat eta gizonezko bat dira atxilotuak; gizonezkoa ihes egiten saiatu zen, baina ez zuen lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu