nafarroa

Bi ume hil dira Corellan, auto istripu batean

AP-68an izan da ezbeharra, eguerdian. Ibilgailu berean zihoazen haien gurasoak, eta larri zauritu dira

2012ko irailaren 4a
19:37
Entzun

Bi adingabe hil dira eguerdian Corellan (Nafarroa), AP-68an izandako auto istripu batean, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Hildakoak jaioberri bat eta haur bat dira. Haien gurasoak larri zauritu dira.

12:27an izan da ezbeharra, 205. kilometroan. Familia zihoan autoa bidetik atera da, eta N-113 errepidera erori da. Bi umetxoak bertan zendu dira. Autoaren gidaria, bi umetxoen ama, harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Helikopteroz Iruñeko Ospitale gunera eraman dute, larri. Aita airean atera da, eta Tuterako Reina Sofia erietxean artatu dute. Familia Bartzelonakoa da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.