Bi umeren gorpuak atera dituzte Aturri ibaitik bart gauean, Baionan

Atzo gaueko 22:00 aldera aurkitu zituzten: sei urteko mutikoa eta lau urteko neskatoa. Haien ama ere ibaian zegoen, biluzik; erietxe psikiatrikoan sartu dute. Baionako polizia judizialak ikerketa abiatu du gertatutako argitzeko.

Ekhi Erremundegi Beloki.
2016ko urriaren 1a
14:21
Entzun

Bi umeen aitak eman zien abisua sokorri zerbitzuei, bere bikotekidearekin harremanetan jartzea lortzen ez zuelako kezkatuta. 41 urteko emaztea, Baionako Resplandy kaian aurkitu zuten, Aturri bazterrean biluzik, "eldarnioak jota". Bi umeak ibaiaren beste aldean zeuden, hilotz.

Baionako prokuradorearen arabera, "bipolaritate arazoak" ditu emakumeak, eta polizia iristean "hitz-jario inkoherentea" zeukan. Erietxe psikiatriko batean sartu dute. Poliziaren susmoa da ama bi umeekin ibaira sartu zela eta ur-lasterrak eraman zituela. Ikerketa abiatu dute gertaturikoa argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.