Protesta 2008an egin zuten, Ordizian (Gipuzkoa). AHTko obretara zihoan bide batean jarri ziren, hormigoizko bidoi batera besoak lotuta. Zirkulazioaren segurtasunaren kontrako delitu bat egitea eta desordena publikoak eragitea leporatu diete bi akusatuei.
Akusatuak lehenago ere epaitu eta zigortu izan dituzte, desobedientzia leporatuta. Fiskalaren eskaera bi urte eta erdikoa denez, orain berriz zigortuko balituzte espetxera sartu beharko lukete.
Akusatuei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egin dute, gaur goizean, Donostiako auzitegien kanpoaldean. AHTaren aurkako oposizioa agertzeko eskubidea aldarrikatu dute.