Bi urte eta erdiko zigorra eskatu du fiskalak AHTaren aurka bide bat moztu zuten bi pertsonarentzat

2013ko maiatzaren 23a
12:15
Entzun

AHT abiadura handiko trenaren aurka protesta eginez bidea moztu zuten bi pertsona epaitzen hasi dira gaur Donostian. Fiskalak bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du akusatuetako bakoitzarentzat.

Protesta 2008an egin zuten, Ordizian (Gipuzkoa). AHTko obretara zihoan bide batean jarri ziren, hormigoizko bidoi batera besoak lotuta.

Zirkulazioaren segurtasunaren kontrako delitu bat egitea eta desordena publikoak eragitea leporatu diete bi akusatuei.

Akusatuak lehenago ere epaitu eta zigortu izan dituzte, desobedientzia leporatuta. Fiskalaren eskaera bi urte eta erdikoa denez, orain berriz zigortuko balituzte espetxera sartu beharko lukete.

Akusatuei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egin dute, gaur goizean, Donostiako auzitegien kanpoaldean. AHTaren aurkako oposizioa agertzeko eskubidea aldarrikatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.