gizartea

Bi urteko espetxe zigorretik 90 euroko isun batera murriztu du zigor eskaera fiskaltzak saltzaile batentzat

Fiskaltza akordio batera iritsi da musika legez kanpo saltzea egotzita auzipetu zuten saltzailearekin. 597 euro ordaindu beharko ditu saltzaileak.

2014ko irailaren 25a
16:18
Entzun

Jabetza intelektualaren kontrako falta bat leporatu diote azkenean saltzaileari eta ez, hasiera batean eskatu zuen bezala, delitua. Ondorioz, 90 euroko isuna ordaindu beharko du, eta horrez gain, beste 507 euro ordaindu beharko dizkie jabetza intelektuala kudeatzen dute hiru erakunderi: SGAE, AGEDI eta ADIVAN.

Hasiera batean, bi urteko espetxe zigorra eta 2.700 euroko isuna eskatu zuen fiskalak saltzailearentzat. Kasu horretan, gainera, espetxean sartu ordez estatuaren mugetatik kanpo bidaltzeko eskatu zuen (paperik ez zuen etorkin bat da), eta hamar urtez sartzeko debekua ezarri nahi zion.

Espainiako Poliziak Zarautzen (Gipuzkoa) atxilotu zuen saltzailea, eta CDak eta DVDak atzeman zizkion. Abokatua pozik agertu da gaur Fiskaltzarekin lortutako akordioarekin, kanporatzea saihestu dutelako. Saltzailea ere oso pozik agertu da, eta auzia okertu zitekeela uste zuela aitortu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.