Donostiako gizonezko bati bi urteko espetxealdia ezarri dio Donostiako auzitegi batek, emakumeen aurkako tratu txarrak leporatuta. Epaileak frogatutzat jo du gizonezkoak behin eta berriz eman zizkiola tratu txarrak bikotekideari, eta, espetxealdiaz gain, debekatu egin dio hiru urtean andrearengana hurbiltzea. Zigortutako gizona ados azaldu zen Fiskaltzak egindako eskariarekin.
Epaileak dioenez, bien arteko harremana hasi zenetik eman zizkion gizonak tratu txarrak andreari. Jo egiten zuen, eta iraindu. Besteren artean, epaileak zehazten du erasoetako batean hatz bat hautsi ziola gizonak bikotekideari, eta urratuak ere egiten zizkiola. Hala ere, emakumeak behin baino gehiagotan egin zion uko gizonaren aurka auzitegietara jotzeari.
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Bi urteko espetxea ezarri diote Donostiako gizonezko bati, bikotekideari eraso egiteagatik
Sententziak dio bien arteko erlazio hasi zenetik eman zizkiola gizonak tratu txarrak. Erasoak behin eta berriro jasan arren, emakumeak uko egiten zion gizonaren aurka salaketa jartzeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu