Gizartea

Bi urteko kartzela zigorra Bilbon autoarekin bi haur harrapatu eta hiltzeagatik

2006an izan zen istripua, Basurtu auzoan, zebrabide batean. Bizkaiko Epaitegiak eman du epaia. Gidariak ez du espetxera joan beharko, ez duelako aurrekaririk.

2008ko irailaren 10a
11:13
Entzun
Bizkaiko Epaitegiak bi urteko kartzela zigorra jarri dio gizonezko bati -R.R.T.-, 2006an Bilbon, Basurtu auzoan, zebrabide batean autoarekin bi haur harrapatu eta hiltzeagatik. Zazpi eta lau urte zituzten ume haiek. Epaitegiak zuhurtziarik eza leporatu dio gidariari, azkarregi joateagatik. Honek, hala ere, ez du espetxera joan beharrik izango, ez baitu aurrekaririk. Dena dela, urtebeterako gida baimena kendu diote.

Aurretik epaitegi bereko beste epaile batek bi hilabete zigorra jarri zion, baina epai berriak atzera bota du neurri hura, Fiskaltzak eta haurren gurasoek helegiteak sartu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.