genero indarkeria

Bi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizonezko bati bikotekideari tratu txarrak emateagatik

Hamar urtez bikotekide zuen emakumezkoari tratu txar psikologikoak eman zizkiola ebatzi du Donostiako auzitegi batek. 

2015eko uztailaren 17a
14:08
Entzun

Irainak eta mespretxuek ez dute etenik izan bikotekidearen harremanean. Hala ebatzi du Donostiako auzitegi batek gizonezko baten kontra bi urteko kartzela zigorra agindu duen ebazpenean. Epaiaren arabera, bikotekide zuen emakumezkoarekin harremana hasi era berehala hasi zen gizonezkoak tratu txarrak ematen. Haurra izan zutenetik, tratu txarrak areagotu egin zirela ebatzi du epaileak.

"Tuntuna", "eroa", "nazkagarria" eta antzeko irainak behin eta berriz errepikatzen zizkion, janzkera kontrolatzen zion, eta lagun zein senitartekoekin harremana izatea eragotzi egiten zion. Egun batean masaileko bat jo eta eskaileretan behera bota zuela ere jaso du epaiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.