Jose Angel Arregi Eraña apaizari (Gasteiz, 53 urte) bi urteko espetxe zigorra jarri dio Txileko Auzitegiak gaur, haur pornografia edukitzea egotzita. Abuztuan atxilotu zuten Santiago hiriburuan, eta preso dago gaur egun. Arregik aitortu egin du delitu hori egin izana.
Santiagoko Santo Tomas Unibertsitatean irakasle zen atzeman zutenean. Interneten pornografia infantilari buruzko ikerketa egin ondotik atxilotu zuten. Poliziak dio saretik deskargak egiten zituela Arregik, bizi zen egoitzatik -Lizeo Politeknikoaren El Señor Rencatik-. Milaka argazki eta bideo zituen jaitsita, ikerketako iturriek diotenez. Apaiza 2008ko urtarriletik bizi da Txilen.
Madrilgo Instrukzio Epaitegia ere ari da Arregi ikertzen, Espainiako Estatuko ikastetxe batzuetan 12 eta 14 urte bitarteko haurrei ustez egindako sexu abusuengatik. Horietako bi ikastetxe, San Viator kongregazioak Gasteizen eta Basaurin dituenak dira.
gizartea
Bi urteko kartzela zigorra jarri diote Jose Angel Arregi apaizari Txilen, haur pornografiagatik
Abuztuan atxilotu zuten, eta preso dago gaur egun. Madrilgo Instrukzio Epaitegia ere ari da Arregi ikertzen, haurrei ustez egindako sexu abusuengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu