Gertaera arratsaldeko azken orduetan izan zen. Umea senideak etxean duten igerilekuan itota hil zen. Zacarias Gomez Pizarrako alkateak azpimarratu duenez, igerilekuak segurtasun neurriak zuzen betetzen zituen: “ Segurtasunezko burdin hesi perimetratua zeukan”.
Gorpua Bilbora ekarriko dute hiletak egin eta lur emateko.
Ezbeharra
Bi urteko mutiko bilbotar bat ito da igerileku batean Espainian
Bilboko bi urteko ume bat hil zen atzo Pizarran (Andaluzia, Espainia), igerileku pribatu batean itota. Haurra senide batzuekin oporrak pasatzen ari zen. Ezbeharra etxeko igerilekuan gertatu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu